SKYLINE, eguzki-argiztapen soluzio berria

SKYLINE, eguzki-argiztapen soluzio berria

Aurreko azaroaren 14ean, Bartzelonan urtero ospatzen den Smart City Expo World Congress ekitaldiarekin bat etorriz, EKIONAK, errotonda, zeharbide  eta errepide berezietarako prestatua dagoen Skyline izeneko eguzki argiztapen soluzio berria kaleratu zuen.

Skyline serieak, gainerako ereduekin alderatuz, bere argi-ahalmen altua eta errepide mota ezberdinak argitzeko gaitasunak ditu. Gaur egun arte, eguzki farolak euskarrien altuerara eta argi-potentzia baxuetara egon dira mugatuak.

EKIONAK  eguzki-kudeaketarako garatu duen sistema adimentsuari esker, lehen ukiezinak ziren  argiztapen proiektuak proposatu ditzake, gaur egun, 12 metrotako altuera eta 100 W-tako argiak dituzten eguzki farolak ipintzeko gai izanik.

Horretarako, eguzkitatik datorren energia ekoizpenaren tratamendua, baterien karga-deskargak eta argien kontsumo energetikoak era hobeezinean kudeatzen dituen zentralita adimentsua garatu da. Konponbide honek, eguzki farola osatzen duten osagarri guztien bizi iraupena luzatzen ditu, bateriarena bereziki, honako hau osagarririk sentikorrena izanik, urteko 365 egunetan zehar argiztapena ziurtatuz.

Aukeran, ILUMEK izeneko eguzki farolen arteko urrutiko komunikazioa ahalbidetzen duen tele-kudeaketa sistema proposatzen du Ekionak. Online-eko aplikazio berritzaile honekin, farolen funtzionamenduaren jarraipena, argiztapen mailak konfiguratu, prebentziozko mantenua eratu, alarmak eta oharren kudeaketak eratu eta jasangarritasunari buruzko hainbat datu antzeman daitezke.

Skyline, eguzki farola adimentsua eskuragarri dugu iada eta laster ikusiko ditugu hauen lehenengo instalazioak hiriarteko bideetan.