Aparkalekuak eta inguruko eremuak

Category
Hiribideak
Proiektuaren informazioa

Castellón probintzian aurkitzen den Nules herrian 43 farola jarri dira, hain zuzen, Nules-La Vilavella tren geltokian egin den aparkaleku berrian.

 

Jarritako eguzki farolak LED motako luminariak eta KENLOK zentralita adimentsua daramate. Honi esker, farolen osagaien bizi iraupena luzatzea lortu da eta ILUMEK kudeaketa plataformari esker eguzki farolak saretik kontrolatzen dira, baita berauen datuak monitorizatu ere. Gainera, presentzia sentsoredun farolak izanik, momentuan beharrezkoa den argiztapen maila ematen dute farola hauek, argiztapen sistemaren efizientzia igoaz.