KENLOK ZENTRALITA ADIMENTSUA

Gure eguzki argiztapen soluzio guztietan erabil daiteke KENLOK zentralita adimentsua. I+D+i departamentuak garatutako kontrol algoritmoari esker, farolako parametro guztiak irakurri eta kudeatzen dituelarik.

 

KENLOK zentralitak, eguzki panelen energia generazio, baterien metaketa eta LED argiterien kontsumo datuak gobernatzen ditu farolak urte guztiko gau guztietan argiztatzen duela bermatzeko.

 

Bezeroaren beharretara zuzendua dagoen soluzio bat izanik, sentsore mota ezberdinak gehitu dakizkioke: presentzia sentsorea, sentsore krepuskularra, tenperatura sentsoreak, etab.

EGUZKI FAROLA BATEN FUNTZIONAMENDUA

Energiaren kaptazio edo generazioa eguzkiaren erradiazioaren baitan dago eta latitudearen araberakoa da. Oso garrantzitsua da energia generazioa ondo aurreikustea urteko egunik ilunenetan argiztapena bermatu nahi bada.

 

Horrenbestez, zentralita adimentsurik ez duen eguzki farola batek urteko gau guztietan ez argiztatzeko arriskua dauka, eguzki erradiazioa baxua eta gauak luzeagoak direlako.

KENLOK KUDEAKETA SISTEMA ADIMENTSUAREN ABANTAILAK

  • Eguzki farolako parametro guztien kontrola: Panela, bateria, luminaria, sentsoreak, etab.
  • Bateriaren kargaren araberako kontsumo energetikoaren kudeaketa.
  • Urtaroaren araberako ordutegi aldaketa automatikoa.
  • Argiztapen mailaren kontrol algoritmoa.
  • Tentsio eta tenperaturen neurketa sistema.

ILUMEK TELE-KUDEAKETA SISTEMA

EKIONA Iluminación Solar-en ILUMEK tele-kudeaketa sistema garatu dugu, eguzki argiztapen sistemen kudeaketa eta monitorizaziorako soluzio berritzailea. Farola bakoitzak kablerik gabeko punta-puntako komunikazio sistema bat dauka eta farola bakoitzaren datuak farola batetik bestera transmititzen dira.

 

ILUMEK aplikazioak erabiltzaile bakoitzari bere eguzki farola instalazioaren datuetara sarbidea ahalbidetzen dio internet bidez. Uneoro jakin daiteke instalazioko farola bakoitzaren egoera, bai bateriaren kargaren maila, argiztapen maila, etab.

Gainera, farola multzo bakoitzak datu guztiak zentralizatu eta kontrol zentrora bidaltzen dituen dispositibo bat dauka. Datu hauek zerbitzari batean gorde eta kudeatzen dira, ondoren monitorizatu daitezkeelarik. Horretaz gain, argiztapen ezarpenak eta ordutegiak aldatzeko aukera ematen du internet bidez

EGUZKI ARGIZTAPEN TELE-KUDEAKETA SISTEMA ADIMENTSUAREN ABANTAILAK

  • Mantentze lanen kostuaren beherakada handia tele-kudeaketari esker.
  • Kostu gehigarririk gabeko instalazio, martxan jartze eta eguneratzeak.
  • EKO funtzionamendua aurrezpen energetikorako.
  • Kontsumo baxuko elektronika.
  • Autonomiaren optimizazioa argiztapen mailaren gaineko kontrolari esker.
  • EMAIL edo SMS bidezko jakinarazpenak eguzki farolen egoeraren informazioarekin.
  • Tele-kudeaketa sisteman sartzeko erabiltzaile mota ezberdinak ezartzeko aukera, seguritate eta kontrol ahalmen ezberdinekin.
  • Atmosferara isurtzen diren gai kutsakorren kopurua murriztea (CO2, SO2, NOX).
  • Negutegi efektuaren gutxitzea.