EKIONA-k SCEWC 2018 kongresuan parte hartu eta CROSSWALK eguzki argiztapen sistema berria aurkeztu du

EKIONA-k SCEWC 2018 kongresuan parte hartu eta CROSSWALK eguzki argiztapen sistema berria aurkeztu du

Azaroaren 13, 14 eta 15 egunetan zehar SCEWC kongresua (Smart City Expo World Congress) ospatu da Bartzelonan, eta bertan, eguzki argiztapen soluzio adimentsuak aurkeztu ditu Ekionak.

SCEWC kongresua CROSSWALK serie berriaren aurkezpen toki ezin hobea izan da, oinezkoen pasabideak argiztatzeko Ekionak garatu Berri duen serie berria hain zuzen.

CROSSWALK serieko farola berriak Ekionak garaturiko azken firmware bertsioa dute eta ILUMEK tele-kudeaketa sistema adimentsuaz kudeatu eta monitorizatu daitezke KENLOK zentralita adimentsuari esker.

CROSSWALK serieko farolek oinezkoen harrapatze arriskua gutxiagotzen dute, oinezkoen ikusgarritasuna hobetuz, eta ondorioz, segurtasuna handiagotuz.

Etorkizuneko ingurune iraunkorreko hiriak eraikitzea helburutzat duen Nazioarteko Kongresu honek,

Smart Cities-ak osatzen dituzten agente guztiak kontaktuan jartzen ditu: erakunde, udal, enpresa eta

profesionalak, hauek denek, etorkizun iraunkor eta adimentsu baterako informazio-teknologien

erabilerari adore emateko politika publikoak bultza ditzaten.

SCEWC foroaren emaitzen arabera, edizio honetan, 21.000 pertsonak hartu dute parte, 146 herrialdeetako 700 hiri ordezkaturik egon direlarik.

CROSSWALK serie berritzaileari buruz gehiago jakin ezazu!